XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Errak hi, non dûk odola,
Non arbasoen makila?
Eûskara gure ûrgûillia, biziko lagun lerdena,
Segretien etxekitzeko gordagai hoberena!

Eûskarak etsai sobera,
Lehena hi hai, auherra!
Ikasi, zaintû, adelatû, erakatsi behar dûgû,
Eskolan eta lankietan, Herriko bizian sartû.

Eûskara ikasiz geroz
Baliatzen egûn oroz,
Ohorez, batarzûn lehiaz, interesez, amodioz,
Beharrez ez bada ederrez, gûhaurena dûgûlakoz.

Ikasi nahi diana
Libro dela hik errana:
Hori ere gezûr ederra, non dûgû libertatea,
Haurrak sortû baiko eskolan, nolaz egin xûxentzea?

Telebista sukaltean
Beti piztûrik denean,
Eûskara non entzûten die gure eûskaldûn beharrek?
Gero hazi baiko hirilat joan behar haboroxek!